Eurohiri euskaldunaren garapenerako mugaz gaindiko erakundea Donostiara eta Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargora hedatu zen 2009ko azaroaren 9an*.
Gertaera honek bulkada berria suposatzen du gutxika, Baiona eta Donostia artean falta diren kate-mailen jarraitasuna bermatzeko helburua duen «Eurohiriaren »inguruko lankidetzan.

Euskal Eurohiriak 600.000 bat biztanle biltzen ditu eta hartzen duen lurraldeak Europako hego-mendebaldeko bide nagusietako bat suposatzen du.
Oso lurralde erakargarria da, itsasoaren eta mendiaren artean kokatuta hala ere, presio handia dauka bai bertako garraiobideak oso beteta egoten direlako baita higiezinei eta hipotekei dagokionez. Hirigintza eta ingurugiroaren gaineko kudeaketez gain, erakundeak lurraldeari benetako jarraipena ematearen aldeko apustua egin du, batez ere azpiegiturei dagokionez.

"Donostia – Baiona Euskal Eurohiria" 1993an jaio zen eta 1997an eratu zen juridikoki Ekonomia Intereseko Europako Talde gisa (EIET)

1999an aurrerapauso garrantzitsua eman zen: mugaz gaindiko lurraldean estrategia orokor bat ezartzea eta zehaztea ahalbidetzen zuen liburu zuri bat sortu zen. Honek hiru helburu nagusi zituen: modu desberdinetako hartu emanak sustatzeko plataforma logistiko bat sortzea, konurbazioa "sare-gune desberdin ugari dituen metropoli lineal" batean eratzea eta ondarea zaintzea eta aintzat hartzea. Modu berean, Eurohiria "Mugaz gaindiko agentzia" esamoldearekin bataiatu zen batez ere, behatzeko zeregin bat izatetik, proiektuak egitean oinarritzen zen erakunde operazionalago batetara pasatuz.

2008an bultzada berria eman zitzaion proiektuari batez ere bi ardatzetan: Eurohiriaren hedapena eta liburu zuriaren berrikustea. Era berean bi lehentasuna zehaztu ziren, mugikortasuna eta garapen jasangarria, alegia.

Momentu honetan abian da Eurohiriko mugikortasunaren eta bertan, alde batetik bestera joateko dauden baldintzen inguruko ikerketa bat eta garapen jasangarriari dagokionez gaikako lehentasunak zehazten ari dira.

Amaitzeko, aipa dezagun 2009 amaieran, proiektuen arduradunei, kargu desberdinetarako hautatuak izan diren pertsonei eta administrazioei zuzenduta dagoen gidaren argitalpena.

2009an, lankidetzak beste etapa bat gainditu du lurralde horretan!

* Egunera arte, euskal Eurohiria Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baiona-Angelu-Biarritz Aglomerazio Erkidegoak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak osatzen dute. Hala ere, Donostiako Udaletxeak eta Donibane Lohitzune eta Hendaia artean dauden 12 herri biltzen dituen Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak ere Eurohirira atxikitzeko eskaera ofiziala egin dute.
** Baiona-Angelu-Biarritz Aglomerazio Erkidegoa

Webgunea