Pirinioetako Lan Elkarteak Espainia eta Frantzia arteko lankidetzako bost proiekturen kandidaturak bidali ditu Europar Batzordera, RegioStars Awards 2015 lehiaketan parte har dezaten. Ekimen hori urtero egiten da 2008tik.

RegioStars Awards izenekoaren bitartez, Europar Batzordeak, Europar Batasuneko kohesio politikaren barruan FEDER eta FSE funts europarren laguntzaz finantzatutako proiektu berritzaileenak ezagutarazi nahi ditu.

Pirinioetako Lan Elkarteak aurkeztutako proiektu guztiak POCTEFA 2007-2013ren barruan programatu ziren, eta lankidetzaren alorreko jardunbide onen adibide dira, hasierako helburuak lortu dituztelako, partenariatuek funtzionamendu ona izan dutelako eta emaitzak ezagutarazteko lana egin dutelako.

Hazkunde Adimenduna kategorian aukeratutako proiektuak AGRIPIR eta TRANSTIC izan dira.

ENECO2 eta ENERGREEN Hazkunde Iraunkorra kategorian aurkeztu dira.

Amaitzeko, LAZOS-LIENS-LOTURAK kandidatura Hazkunde Integratzailea kategorian aurkeztu da.

Epaimahai independente batek aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko proiektu finalistak, eta maiatzaren amaieran jakinaraziko dira. Finalista geratu diren proiektuen arduradunak, urrian Bruselan, Europako Lurraldeen eta Hirien Astea (Open Days) dela eta, egingo den RegioStars Awards sarien banaketa ekitaldira gonbidatuko dira.

CTPk aurkeztutako proiektuei buruz gehiago jakiteko, egin klik horietako bakoitzean eta bisitatu beraien webguneak.