Alain Rousset, Akitaniako Eskualdeko Presidentea eta Patxi Lopez Lehendakaria bildu ziren Joan den azaroaren 30ean Bordelen ospatu zen goi-bileran Eurohiri komun bat eraikitzeko bi erakundeen konpromisoa zehazten duen adierazpen bateratu bat sinatzeko asmoarekin

Bi eskualde hauek ordezkatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza proiektu desberdinak abian daude jadanik. Aipatzekoa da adibidez garraioaz arduratzen den « Akitania Euskadi Plataforma Logistikoa». Hala ere, azaroaren 30ean hitzartutako adierazpen bateratuak jadanik badauden lankidetzak baino garrantzitsuagoa izango da «euro-eskualde» baten oinarri instituzionala izango den « Europako Eskualdeen arteko Lankidetza Taldea» sortuko baita honi esker.

Indartuko diren lankidetzaren puntu nagusiak garraioa, komunikabideak, berrikuntza eta ikerketa, goi-mailako irakaskuntza, nekazaritza eta batez ere mendiko nekazaritza eta « Euskararen babesa garatzeko» helburua duen hizkuntza politika izango dira eta euro-eskualde honek hauen gaineko eskuduntza izango du.

Alain Roussetek eta Patxi López Lehendakariak sei hilabetetako epea ezarri dute euro-eskualde honen estatutuak idazteko eta honen helburu zehatzak definitzeko. Ondoren beste kide batzuei, Nafarroa esaterako, luzatuko zaie hitzarmen honetan parte hartzeko gonbidapena.

Informazio erabilgarria

Webgunea