Joan den ekainaren 6an, Biomed-Pirinioak proiektuaren aurkezpen ofiziala egin zen prentsaren aurrean, Midi-Pyrénées, Aragoi, Errioxa, Euskadi eta Nafarroako hamar erakunde partaideen ordezkariak bildu zituen ekitaldian. Ikerketaren alorrean erabat aritzen diren erakundeak zein ospitaleak eta unibertsitate bat bildu dira proiektuaren inguruan. Aurkezpen horrekin eman zaio hasiera ofiziala egitasmoari.
Egitasmoa hiru ardatzetan oinarrituko da, aurreikuspenen arabera iraungo duen 30 hilabeteetan: ikerketa bera, langileen prestakuntza eta trukaketa eta azpiegiturak eta biobankuak besteen aurrean aurkeztea. Elkarlanaren bitartez, erakunde horiek Europa mailako ikerketa programetan edo nazioarteko beste deialdi batzuetan parte hartzeko aukera gehiago dituzte. Izan ere, bakoitza bere aldetik haietan sartzea oso zaila izango litzateke.
Alderdi garrantzitsuenetakoa egitasmoen jarraitutasuna bermatzea da. Biomed-Pirinioak proiektuaren kasuan, sarea, bere jarraitutasuna bermatuko duten Elkarlanerako Plan baten eta elkarlanerako akordioen bitartez eratuko da. Une horretan, hasiera batean proiektu honetan parte hartu ez duten Pirinioen eremuko beste agente batzuengana zabalduko da.