CEMR udalerri eta eskualdeek osatutako erakunde handiena da Europan. 40 herrialdeko udalerri eta eskualdez osatutako 50 elkartek baino gehiagok osatzen dute. Guztira, 100.000 hiri eta eskualde ingururen ordezkari direnak.
Ekitaldiak iraungo duen hiru egunetan, hainbat mahai-inguru egingo dira, eztabaidarako proposatutako hiru ardatzen inguruan solasaldiak bideratzeko: deszentralizazioa, demokrazia eta garapena. Bestalde, Aurrekontu eta finantza-programaziorako Europako komisario Janusz Lewandowski ere CEMRren batzar nagusian egongo dela zabaldu da.
CEMR jarduera-arlo askotaz arduratzen da: garraioa, eskualde-politika, ingurumena, aukera-berdintasuna, gobernantza… Erakunde horren mende dauden batzorde eta lantaldeen zeregina zera da, Europako legeetan eragitea, harik eta Europako legegileek udalerrietako eta eskualdeetako agintarien interesak eta kezkak aintzat hartzen dituzten arte, legeak sortzeko prozesuen hasieratik bertatik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ekimenaren webgunera.