2016. urtea ere oso interesgarri eta ekitaldi garrantzitsuz beterik agertzen zaigu. Horien artean, POCTEFA 2014-2020ko proiektuen lehen eta bigarren deialdiarekin erlazionatuta dauden bi azpimarratuko ditugu. Udaberrian, Programaren eta bere lehen deialdiaren irizpideei ongien erantzuten dieten proiektuak programatuko dira. Gogo handia dugu jakiteko jasotako 122 kandidaturen artean zein izango diren beraien proposamenen edukia errealitate bihurtuko dutenak.

Urtea amaitu aurretik bigarren proiektu deialdia kaleratuko da. Bigarren deialdi hori aukera berria izango da sustatzaileentzat, funts europarrak jasotzeko mugaz gaindiko ekimenak aurkezteko. Etorkizuneko proiektuak buruan dituzten eta beraien interes berbereko bazkideak aurkitu nahi dituzten proiektu sustatzaileek POCTEFAren bazkide bilatzailean erregistra daitezke, hemen.

CTPri dagokionez, 2015. urtea, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) Pariseko COP21eko ekitaldietan izan zuen oso presentzia indartsuarekin amaitu genuen, eta 2016ari Frantziako lurralde erreformarekin emango diogu hasiera (Elkarteko kide den Aquitaineko lurraldea Limousin eta Poitou-Charentes lurraldeekin elkartu da, kide diren Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon lurraldeak elkartu egin dira). Iazko Andorraren Presidentziari jarraipena emanez, eta Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes Presidentzia berriarekin, CTPk eta bere kideek, Pirinioen garapen iraunkorraren alde lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute. CTPk, logikoa denez, aurrera jarraitzen du Programaren Kudeaketa Agintari gisa betetzen duen lanarekin, baina ez da hori bere lan bakarra. Izan ere, CTPko beste jarduera batzuetarako estrategia propioaren orientazioak bultzatuko dituzte.

Zuekin dugun komunikazioari dagokionez, aurten POCTEFAren albiste buletin edo newsletter espezifikoa bidaltzen hasiko gara. Interesatuek alta eman dezakete, deialdiei, proiektuei eta Programarekin erlazionatutako beste gai batzuei buruzko informazioa jasotzeko. POCTEFA newsletterra eta CTPk prestatzen duena egongo dira, baina bigarrenak bidalketaren maiztasuna murriztu egingo du.

Guztioi ere lankidetza proiektuz beteriko urtea opa dizuegu.

Jean-Louis Valls
CTPko Zuzendaria