Horrez gain, ekitaldia, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) 2007-2013 laguntzarekin finantzaturiko proiektu horren amaiera eta emaitzen aurkezpen ekitaldia ere izango da.

Aurreikuspenen arabera, ospakizun horretan, bi hiriek, FORTIUSen bitartez, aurrera eramandako lankidetzari esker izandako lorpenetatik ibilbidea ere egingo da. Helburua lankidetza horrek indarrean jarraitzea da, POCTEFA 2014-2020 hurrengo proiektu deialdiari begira.

FORTIUS, bi hiriek esperientziak konpartitzeko eta transferitzeko izan duten borondatetik eta ondare gotortua muga inguruetako defentsa sistemaren barruan ulertzeko duten interesetik sortu da.

Proiektu horren barruan “Bastions. Art et Patrimoine Fortifié” erakusketa antolatu da duela denbora gutxi. Erakusketa Baionako Didam galerian bisitatu ahal izango da datorren irailaren 20ra arte.

Ekitaldian Baionako Alkateak, Iruñeko Udaleko Kultura Zinegotziaren albokoak eta Jean-Louis Valls Programaren Kudeaketa Agintaria den Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendariak, hartuko dute parte, beste batzuen artean.