Otsailaren 7an jarri zen martxan Baiona eta Irun arteko mugaz gaindiko lehenbiziko autobus linea. Orain arte, bi lurraldeetako herritarrek ia automobil partikularra baino ez zuten erabiltzen muga gainditzeko, eta horietako askok egunero egiten zuten. Euroeskualdeak bultzatu duen eta POCTEFAren bitartez fondo europarrekin finantzatu den TRANSFERMUGA proiektuak gabezia hori agerian utzi, eta lotura posible guztiak aztertzeko aukera eman zuen.

Azterlan horietan oinarriturik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Irungo Udalarekin izan beharreko elkarlana finkatzeko xedez, Conseil Général des Pyrénées-Atlantiques izenekoak, bere hiri arteko Baiona-Hendaia autobus linea Iruneraino eta FICOBA erakusketa guneraino luzatzea erabaki zuen.

Momentuz, jaiegunetan eta asteburuetan baino ez du funtzionatuko, neurria asteko gainerako egunetara zabaltzea aztertzen den bitartean. (Gehiago jakin).