Biziaren eta Unibertsoaren jatorriaren bila abia zaitezkete, erakusketa ibiltarian egindako bisitaren bitartez.

Route des Origines erakusketak, Espainiako eta Frantziako sei erakunde biltzen ditu, helburu berberaren inguruan: Pirinioetako ondareak Unibertsoaren eta Gizakiaren jatorriaren gaiari buruz dituen ezagutza zientifikoak konpartitzea. La Route des Origines kultur ibilaldi bitxia da, eta, Unibertsoari eta Lurreko lehenbiziko biztanleei buruz Pirinioetako lurraldean egin diren ikerketa zientifiko ugarien berri emango die ikasleei zein pertsona guztiei. Ibilbidearen etapa bakoitzak gure eboluzioaren epealdi jakin bat erakusten du, eta ibilbide osoak Pirinioen ikuspegi orokorra emango du, Big Bang-etik gizakiaren agerpenera. Bisitariak esperientzia ugari eta anitzak izango ditu, aztarnategi paleontologikoak eta arkeologikoak aurkituko ditu, zerua eta Unibertsoa behatu ahal izango ditu, eta Pirinioetako bioaniztasuna ere aztertu ahal izango du.

Proiektu honetan parte hartzen duten kolaboratzaile frantsesak Cité de l’espace izenekoa, Tolosako Historia Naturaleko Museoa eta Gers-eko departamentuan dagoen Fleuranceko À Ciel Ouvert (Zeru Irekian) elkartea izango dira. Espainiarren aldetik laguntzaileak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren esku dagoen Historiaurreko Ondare Arkeologikoaren Azterketa Zentroa (CEPAP-UAB), Agerren dagoen Montsec-eko Unibertsoaren Behaketarako Zentroa eta Llorenç-eko Ondare Historikoaren Ikerketarako eta Hedapenerako Elkartea (ARDPH) dira.

Proiektu komun horren barruan, jatorriaren gaiari buruzko erakusketa ibiltariaren sorrera jasotzen da. Erakusketa hori Pirinioetako lurraldeko hainbat tokitara helduko da zenbait urtez. Horrez gain, hezkuntzara eta turismora bideraturiko ibilbidea garatuko du, mugaren bi aldeko kolaboratzaileek sorturiko banakako animazioz osatua, eta biziaren eta Unibertsoaren jatorriari buruzko erakusketa egonkorra sortuko du Cité de l’espace izenekoan.

Zirkuituaren koherentziari eta kolaboratzaileek buruturiko erakusketei esker, ikus-entzuleek, lurralde osoa, katalana zein frantsesa, ezagutzeko aukera izango dute. La Route des Origines ibilbidea mota guztietako ikus-entzuleei dago zuzenduta, familiei, ikastetxeei eta turismo taldeei.

Proiektua Europar Batasunak eta Lurraldeen Garapenerako Funts Europarrak finantzatzen dute. Mugaz gaindiko diziplina anitzeko ekimen hori lurralde elkarlanerako Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 operazio programaren barruan burutu da.