Nazioarteko mendikateei eta klima-aldaketari buruzko ingelesezko argitalpena duela gutxi kaleratu da « Mountains and Climate Change » izenarekin

Munduko mendietako klima-aldaketari buruz dauden jakintzak erakusten ditu eta hauek urarengan eta glaziarrengan duten eragina, arrisku naturalak, bio-aniztasuna, elikaduraren segurtasuna eta migrazioak aztertzen ditu.

Argitalpenak mendiko garapen jasangarria lortzeko zenbait gomendio ere badakartza. Alpeak urari, glaziarrei eta arrisku naturalei buruzko ataletan aipatzen da.

Liburuxka klimari buruzko Kopenhageko Biltzarrean aurkeztu zen ofizialki eta Bernako Unibertsitateko CDEk (ingurugiroaren garapenerako zentroa) argitaratu du DDC-rekin (Suitzako garapen eta lankidetza zuzendaritza) batera.

Deskargatu dokumentua