2015eko irailaren 29an Zaragozan egingo den programa berriaren aurkezpenera joan nahi duten pertsona guztiek esteka honetan eman ahal izango dute izena: www.seminariopoctefa2014-2020.eu.

Plaza mugatuak dira eta, ondorioz, izen emateak ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.

Jardunaldi osoa iraungo duen mintegian Programaren ardatzak eta helburuak aurkeztuko dira, proiektuei buruzko finantzaketa gaiak landuko dira eta aurreko programarekin alderatuz dituen berrikuntzei buruzko informazioa emango da. Horrez gain, programaren bost ardatzei buruzko gaikako bost tailer egingo dira, eta horietan bertaratuek Programa edo proiektuen kandidatura bezalako gaiekin erlazionaturik dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte. Halaber, jardunbide onen adibideak ezagutaraziko dira eta proiektu potentzialetan kide izan daitezkeenen arteko harremana bultzatuko da.

Mintegiaren webgunean Mintegiaren eduki zehaztua dago eskuragarri, eta baita datu praktikoak eta izena emateko formularioa ere.

Hitzorduaren aurreko egunean, irailaren 10ean, proiektuen Lehenbiziko deialdia irekiko da. Onuradunek bi hilabete izango dituzte beraien kandidaturak bidaltzeko.

Deialdiaren lehenbiziko dokumentuak hemen aurki ditzakezue.