Andorrako Gobernuak, Akitaniako eta Midi Pyrénéetako lurraldeek eta Kataluniak, Pirinioetako Lan Elkarteko lankidetzaren eremuan “Ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuetarako laguntzak” jaso ahal izateko eskariak aurkezteko epea zabaldu dute.

Eskariak aurkezteko epea uztailaren 15eko, astearteko, 14:30etan amaituko da. Laguntza horiek hiru kategoriatan banatzen dira:
(1) Gaikako ikerketa sareen garapenerako eta finkapenerako laguntzak.
(2) Ikerlarien mugikortasunerako laguntzak
(3) Ikerketa eta garapen teknologiko proiektuetarako laguntzak.

Lurralde bakoitzaren berezitasunak kontsultatzeko, bisitatu deialdiak: Andorra / Aquitaine / Midi Pyrénées / Catalunya.