Urtero ospatzen den Almadiaren Egunarekin, almadizainen lanbide arriskutsua eszenaratzen da. Ezin duzu galdu bi edo hiru almadien jaitsiera ikusgarria, 5 km-tan zehar, gainera jardunaldia girotzeko ekitaldi kultural, musikal eta herrikoiak egingo dira (kontzertuak, antzerki, musika edo folklore ikuskizunak, Erdi Aroko azoka, haurrentzako tailerrak, herri bazkaria, erakusketak, etab.).

Ekimen hau, “2011, Pirinioetako Urtea” proiektu barruan sartzen da eta PLErekin POCTEFAren bigarren deialdira aurkeztuko da EGEF Funtsen %65eko finantzazio partekatua lortzeko helburuarekin. Finantzaketa honi esker ekitaldi berezi ugari egingo dira Burgin, Almadiaren Egunaz gain (Aste Santuetako zenbait ekitaldi Almadiaren Egunaren harrera gisa), baita Almadiaren Museoa berriz irekitzeko aukera, guztia, Pirinioak berriz ezagutzera eta ospatzera gonbidatzen diguten programazio bereziarekin.

Informazio gehiago:
www.pyrineo.eu
http://www.almadiasdenavarra.com/