Uztailaren 9an Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) amaierako mintegia ospatu zen Jakan. Proiektu hori Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) bultzatu du, eta FEDER fondoek finantzaketan hartu dute parte, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) bitartez.

Hiru urte baino gehiagoz, CTP eremuko zortzi lurraldeek beraien esfortzuak elkartu dituzte, klimaren aldaketak Pirinioetan dituen eraginak ebaluatzeko, horren ondorio negatiboetara egokitu ahal izateko.

Asteazkeneko, uztailaren 9ko, jardunaldian, proiektuaren arduradunek, OPCCak zenbait ardatzen inguruan aurrera eramandako ekintzen emaitzak aurkeztu zituzten Ekologiaren Pirinioetako Institutuak (IPE) Jakan dituen instalazioetan. Ardatz horiek hauek dira: klima, bio-aniztasuna, basoak, arriskuak, ura, tele-hautematea eta geo-ataria.

Ostegunean, uztailaren 10ean, Jarraipenerako Batzorde Teknikoa bildu zen, OPCCren estrategia orokorra ebaluatzeko eta etorkizuneko jarduketa ildoak definitzeko.