Urdax (Nafarroa) eta Ainhoa (Pirinio Atlantikoak) udalerrietako eta mugan dagoen Dantxarinea auzoko isurbideen tratamenduak balioa ematen die Euskal Herriko Hegoaldeko Udalerrien Erkidegoaren eskumenei. 2005ean, Urdazuri ibaian egindako azterketek erakutsi zuten, Ainhoako udalerrian dagoen Dantxarineako araztegia txikiegia zela, Bentetako kutsadura kontuan izanik, izan ere, sarritan gertatzen ziren tratatu gabeko uren isurketak ingurumenera. Hori dela eta, Urdazuri ibaiaren behealdeko ibilbideko azterketa bakteriologiakoek oso emaitza larriak eman zituzten.
Kideek idatzitako azterlanen ondoren hartutako erabakia araztegia goitik behera berreraikitzea izan zen, bere ahalmena handituz, toki horretan urtegi tapoia egitea eta mugatik gertu koipeen aurre tratamendua garatzea. Lanak 2012ko abenduan hasi ziren, eta uren kudeaketa 2012ko irailean burutu zen. Joan den abenduaren 14an inauguratu ondoren, araztegi berria behaketa fasean hasiko da.
Informazio gehiagorako, prentsa oharra jaitsi dezakezue, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz.