Aukeratuak izaten diren proposamenen arduradunek, europako funtsak laguntzarekin finantzatutako mugaz gaindiko lankidetza proiektu baten edo gehiagoren garapenean hartuko dute parte, OPCCrekin elkarlanean.

Ideiak, 219 bazkide posible biltzen dituzten Espainiako, Frantziako eta Andorrako 33 erakunde eta eragilek (ikerlariek, elkarteek, zentro zientifikoek edo aholkularitzek) proposatu dituzte.

Ideiak jasotzeko epealdia amaitu ondoren, irailaren hasierara arte luzatuko den proposamenak ebaluatzeko fasea hasi da. Aurreikuspenen arabera, irailaren 14an eta 15ean presentziazko topaketa egingo da aurre-aukeratutako ideien arduradunekin.