Proiektu horretan, Benasque eta Bagnères-de-Luchon hiriak elkarlanean ari dira, senderismoaren bitartez Frantzian eta Espainian dauden Pirinioak lotzen dituen ibilbide historikoari eta sinbolikoari balioa emateko.
“3404 ibilbidea” izena jarri diote, Pirinioen puntu gorena, Aneto tontorra, kultur ondare komuna, aipatuz. Proiektuaren helburua lurralde horretako ondare naturalei, historikoei eta kulturalei balioa ematea da.
Ondare natural hori Pirinioetako tontor nagusiek eta babesturiko guneek markatzen dute: Posets-Maladetas Parke Naturala, Grand Site Midi-Pyrénées, Site Natura 2000.
Historian zehar eraikitako merkataritza, kultura eta gizaki trukaketen ondorioz sortutako ondare historikoa eta kulturala, muga naturala beti hor egon den arren.
Turismoak, lurralde honetako ekonomiaren motoreak, turismo garapen proiektua eraikitzeko aukera eman du, aktore guztiak elkarlanean arituz.
Garapen jasangarriaren parte gisa ulertu den proiektu horrek, aldi berean kulturala eta ludikoa den senderismo ibilbide baten bitartez lurraldea aurkitzeko aukera ematen du, multimedia gida digitalaren laguntzaz.

Multimedia gida digitala hemen. 3404 ibilbidea aurkitzeko tresna berritzailea

Multimedia gida digitala da nagusiei eta gazteei “3404 ibilbidea” aurkitzen lagunduko dien tresna berritzailea, Luchonetik Port de Vénasqueraino.
Etapa bakoitzean, multimedia edukia era automatikoan zabalduko da, GPSari esker, eta horrek “3404 ibilbidea” ikuspegi guztietatik aurkitzeko aukera emango du: kulturalak, naturalak, geologikoak, ekonomikoak eta historikoak, testuen eta bertako biztanleei eta adituei egindako elkarrizketen audioen eta animazioen laguntzaz.
Aplikazioa dohainik jaitsi daiteke Google Play-etik Android telefonoetarako eta denbora gutxi barru baita Appstore-tik ere.Luchoneko Turismo Bulegoak jaisteko puntua du.
Horrez gain, Bagnères-de-Luchoneko Turismo Bulegoak doako tableta digitalak ditu, horretarako fidantza utzi behar bada ere.