2014. urtea jardueraz beteriko urtea izan da CTPrentzat POCTEFA 2007-2013ren Kudeaketa Agintari gisa, eta POCTEFA 2014-2020rekin gauza bera izateko hautagai gisa. Proiektuen hirugarren deialdiaren barruan, mugaz gaindiko lankidetzarako 21 proiektutan gauzatu diren zazpi milioi euro inguruko programazioa azpimarratu behar da. Mugaz gaindiko lurralderako guztira 152 proiektu programatu dituen POCTEFA 2007-2013ren barruan sortu diren azken proiektuak dira.

Irailean POCTEFA 2014-2020 programaren lehen bertsioa bidali zen Europar Batzordera, eta hark zenbait aldaketarekin erantzun zuen. Aldaketa horiek sartzen ari dira. Behin betiko onetsi ondoren 2015ean martxan jarri ahal izango den programa horren idazketan inplikaturik dauden eragile guztiek hilabeteetan egindako lanaren fruitua da.

Beste alde batetik, joan den urtean CTPk bulegoak aldatu zituen, baina egoitzak Huescan dagoen Jacan jarraitzen du. 30 urte baino gehiago daramatza bertan. Horrez gain, CTPren barruan abiatu diren ikerketarako laguntzekin ere jarraitzen da.

CTPk, Andorraren eta Espainia eta Frantzia barruan mugan dauden lurraldeen arteko lankidetzaren garrantzia jakinarazteko asmoarekin jarraituz, zenbait argazki lehiaketa antolatu ditu sare sozialetan, CTPko lurraldeari balioa emateko eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko. Horrez gain, kanala estreinatu du Twitterren. Sare sozial horretan mugaz gaindiko lankidetzako eragileekin dagoen komunikazioa zuzena eta noranzko bikoa da.

2015. urteari dagokionez, CTPk, onetsi ondoren POCTEFA 2014-2020ren abiatzea antolatzeaz gain, oraindik ere indarrean dagoen POCTEFA 2007-2013 kudeatzen jarraitu beharko du. Natur ondarea kontserbatzeko konpromisoa eta klimaren aldaketaren aurreko ardura kontuan izanik, CTPk aurrera jarraitzen du 2010ean sortu zen Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) aldeko apustuarekin. Horri dagokionez, OPCCak, proiektuan sartu berri den arduradun berria du, CTPren proiektu enblematikoenetakoa denari jarraipena emango dion Elisa Vargas.

Hasi berri den urtea, CTP lurralde lankidetzarako programa europar baten Kudeaketa Agintaritza gisa finkatuko den urtea izango da. Lan horretan zortzi urteko esperientzia du. Dena den, CTP 1983an sortu zen, Pirinioetako Mendikatearen garapenari laguntzeko xedez, haren erronkak kontuan izanik eta bertako aberastasunak gordez.