Beraz, hiritar izatearekin edo hiritartasunaren alderdiren batekin erlazionatutako proiektu batean sartuta baldin bazaude, edo hasiera eman nahi badiozu, hau da zure lehiaketa.

Kategoriak/Gaiak

eTwinning proiektuek (gehienez ere 3 zentro dituztenek) lau kategoriatan hartu dezakete parte:

  • 6 eta 9 urte artekoak; Nolabait desberdinak – denak berdinak: eguneroko egoerei edo ohiko arazoen aurreko konponbideei buruzko bideo sekuentziak, komikiak edo argazki-nobelak aurkeztu ahal izango dira.
  • 10 eta 13 urte artekoak; Gure auzokide europarraren soslaia: "hiritar europar idealaren" soslaia jasoko duen kartel edo web gune bat egitea elkarren artean.
  • 14 eta 16 urte artekoak; Gure alderdi politikoa: Alderdi politiko kontzeptu bat diseinatu.
  • 17 eta 21 urte artekoak; Europia – Europa gaur eta bihar: Hiritarren partaidetzarako aukera emango duen gizarte utopia edo etorkizuneko hiria diseinatu.

Izena emateko epea: 2013ko ekaina
Sariak: 4.000 € irabazle guztientzat
Baliabideak:
Proiektuari laguntza emateko, Alemaniako Laguntza Zerbitzu Nazionaletik proiektu kit berezia prestatu dute. Bertan, talde bakoitzerako jarduera planak biltzen dira, eta Hemendik jaitsi dezakegu kita.
Informazio gehiago web gune honetan: http://www.etwinning.net/fr/pub/news/news/european_year_2013-_european_y.htm