Erakusketa Louis Robachen argazkiz eta objektuz betetako panelekin osatutako ibilbide bat da (eskiak, pioleta, granpoiak, etab… etengabe proiektatuko den DVD batek Louis Robach Pirinio zalearen ibilbideak gogoratuko dizkigu.
 “Pirinio Zaletasunaren Irudi Handiak” erakusketa 2011 Pirinioetako Urtea proiektuaren esparruan koka dezakegu. Gainera, 2010eko otsailean, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programa Operazionalak (POCTEFA) zortzi kideek Larry Museoan aurkeztutako ondare guneen mugaz gaindiko Pirinioetako sarearen proiektua (PATRIM) onartu du. Gune hauek Midi-Pyrénéesen, Aragoin eta Katalunian aurkitzen dira. Europako programaren esparruan, zortzi lekuek lortu dute finantzaketaren %65a EGEFek ordaintzea erakusketak, kulturarekin lotutako aktibitateak eta jaialdiak, argitalpenak, hartu emanak…etab. antolatzen lagunduz hortik aurrera.
Proiektua jarraian zehazten diren gaien inguruan mugituko da:
* Mendiko bizitza mugan.
Château de Seix – Couserans haranetako ondarearen interpretazio zentroa / Valls d’Aneuko Ekomuseoa.
* Bi sendagile eta humanista handi.
Larrey Museoa, Beaudéan / Centro Santiago Ramon y Cajal, Ayerbe
* Uraren baliabideak.
Maison des Sources, Mauléon-Barousse/Uraren Interpretazio Zentroa Albelda
* Le pastoralisme
Maison Pyrénéenne du Pastoralisme d’Azet/Centro de la vida en la Muntana, Nueno
Informazio gehiago www.pyrineo.eu eta  http://www.patrim.eu/ webguneetan