Lehen edizio hau azaroaren 2an eta 3an ospatuko da Iruñeko Planetarioan. Film laburren emanaldira joatea dohainik izango da, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da.
15 minutu baino gehiagoko iraupena ez duten film laburrei zuzendutako lehiaketa ofiziala egongo da, eta diziplina anitzeko epaimahai batek aukeratutako 3 hoberenak sarituko dira. Horrez gain, lehiaketaz kanpoko emanaldiak ere egongo dira, eta horien gaia eta formatuak anitzagoak izango dira.
Aldi berean, eta toki berean, eskiarekin erlazionaturiko materiala eta zerbitzuak izango dituzten standez osatutako erakusketa izango dugu.
 
Hartu parte! Lanen bat editaturik baldin baduzu eta parte hartu nahi baduzu, bidali ezazu Skimetrajera.