Datorren azaroaren 7an, CTPren XXXI. Osoko Kontseilua ospatuko da Iruñean. CTPko 8 lurraldeetako Presidente guztiak bilduko dira eta, aldi berean, mugaz gaindiko elkarlanari buruzko mintegia antolatuko da, POCTEFAren eta hurrengo programaren (2014-2020) inguruan.

Iruñeak CTPren hurrengo Osoko Kontseilua jasoko du datorren azaroaren 7an. Nafarroa CTPren buru izan den bi urteei buruzko balantzea egiteko unea izango da, egun horretatik aurrera presidentzia bere gain hartuko duen Andorraren esku utzi aurretik.

Aldi berean, lurralde eta mugaz gaindiko lankidetzari buruzko mintegia antolatuko da. “Lurralde elkarlana: iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko aukerak” izenburupean, mintegiak, orain amaituko den programazio epealdian mugaz gaindiko gune horretan burututako proiektuen eragina ebaluatuko du. Horrez gain, lurraldeen arteko elkarlanaren etorkizuna ere aztertuko da, 2014-2020 epealdiari begira .

Denbora gutxi barru, CTPko eta POCTEFAko web guneetan mintegiari buruzko informazio gehiago eskainiko da, programa eta izena emateko modalitateak barne.

Topaleku pribilegiatua izango da muga inguruko gune horretan lurraldeen arteko elkarlanean inplikatutako agenteentzat. Ez ahaztu eta apuntatu zuen agendetan!