Irailean eta urrian “Zirkoa Transhumantzian” ospatuko da “circ que o! Zirkoko Pirinioak” ekitaldiaren balantze gisa. Pirinioetako bi aldeetan 5 etapen bidez burutuko den gertaera ibiltaria da eta Mediterraneoko Pirinioak Euroeskualdean zirkoko arteen sektorea garatzeko azken 3 urteetan egindako lana balioztatzeko egingo da.

Irailaren 3an hasiko da Zaragozan eta 22tik 25era Bartzelonan izango da, irailaren 28tik urriaren 2ra Jakan eta azkenik, urriaren 19tik 22ra Toulouse-Balman.
 
Circ que o ! zirkoaren arteen sektoreko mugaz gaindiko lankidetzako Europako proiektua da. 2009tik 2011ra Aragoin, Katalunian eta Midi-Pyrénées eskualdean burututako prestakuntza, sorkuntza eta hedapen ekintzak dira. Proiektuak 1.790.000 €-ko aurrekontu orokorra du eta horren %65a EGEF Europako funtsetatik dator, Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza Programaren esparruan (POCTEFA).
Pirinioetako Urtea ekimenaren barruan kokatzen da Zirkoa Transhumantzia programa eta circ que o! programako bi gailuk sustatzen duten ikuskizunak aurkezten ditu: Sorkuntzako Bide Berriak eta prestakuntzaren inguruan burututako lanen bidez.
 
circ que o! eta Zirkoa Transhumantzian ekitaldiei buruzko informazio guztia www.circqueo.eu webgunean.