2010eko urriak 5 aurkeztu zen ofizialki Arcaz-eko (Huesca) interpretazio zentroan Vultouris turismo ornitologikoaren mugaz gaindiko sarea. Aragoiko, Nafarroako eta Pirinio-Atlantikoetako erakundeek parte hartzen dute proiektuan eta EGEFekin batera finantzatuta dago POCTEFA Europako programaren barruan. Bertan parte hartzen duten guztien ordezkariak izan ziren aurkezpenean.

VULTOURIS proiektua «turismo jasangarria» eta lurralde horietako garapen faktore gisa sortu da, ondare ornitologiko komuna balioztatzeko helburuarekin. VULTOURIS proiektuaren beste helburuetako bat muga inguruan dauden La Hoya de Huescako (Aragoi), Nafarroako mendiko (Nafarroa) eta Ossauko bailarako (Akitania) Pirinio identitatea finkatzea eta ekonomikoki integratzen laguntzea da, bertan garapen jasangarriarekin lotutako estrategiak martxan jarriz eta sareko lankidetza sustatuz. Helburu nagusia turismo ornitologikoaren mugaz bestaldeko sare handiago, hobeago eta finkatuago bat sortzea da eta horretarako Pirinioetako putreentzako sei interpretazio zentro daude.

Proiektua ofizialki aurkeztu eta gero, gidatutako bisita bat egin zuten Arcaz Zentrora, pertsonalki ikusteko, « los Mallos»-eko harkaitzetan dauden putreen zenbait kabi behatzeko dagoen material berria. Hau da proiektuaren ekintza garrantzitsuenetako bat, izan ere hiru zentrok dute antzerako eskaintza eta oso erakargarria da bisitarientzako. Eguneko giroa MikrÓpera, haurrentzako eta familientzako operak egokitzen dituen taldeak girotu.