El VII. Dokuentalen Koprodukzio Forua ostirala, 2011ko irailaren 23an ospatuko da Donostiako 59. Zinealdiaren barruan. Foru honen helburu nagusia ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei topagune bat eskaintzea da Europako eskualdeetako ekoizleen arteko koprodukzioa sustatzeko. Aurtengo ekitaldiak “2011, Año de los Pirineos” zigilua izango du.

Foru hau IBAIA-k (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatzen du eta Zinemaldiko Industry Club aktibitateen barruan kokatzen da, beraz, sektoreko profesionalak, banatzaileak eta telebistak bilduko ditu.
Goizez eta arratsaldez burutuko den jardunaldi bat ospatuko da pitching saioekin, bertan ekoizleek beraien proiektuak aurkezteko aukera izango dute comissioning editors panel baten aurrean.

 

Aukeratutako proiektuen eta paneleko kideen arteko sinergiak optimizatzeko helburuarekin, bilera pribatuak ospatuko dira agendaren arabera proiektu bakoitza ordenan eztabaidatzeko.
 
Informazio gehiagorako egin klik hemen.