Datorren uztailaren 9an, goizeko 09:00etatik 14:00etara, REDVERT proiektuaren aurkezpen eta eztabaida jardunaldia egingo da Irungo FICOBA azoka gunean
Jarduera horretan Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) teknikari batek hartuko du parte, eta bio-aniztasunari eustera eta ingurunea artatzera zuzendutako proiektuen finantzaketarako aukerei buruzko informazioa emango du.

Euskal euro-hiriaren garapenerako Mugaz gaindiko Agentziak 2011n bultzaturik eta Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) laguntzarekin finantzaturik dagoen proiektuaren helburua lurraldeari benetako sare berdea eta urdina ematea da. Halaber, bere helburuen arteko beste bat, garapenerako proiektuak aurrera eramateko orduan herritarrak bio-aniztasunaren kontserbazioaz kontzientziatzea da.

Proiektu horri buruzko informazio guztia hemen kontsulta dezakezue.