Joan den azaroaren 21ean, Ulysses proiektuko bazkide europarrak Bartzelonan bildu ziren, CTP-k eta bertako kide katalanak, Kataluniako Generalitateak, bultzatuta.


Mugaz gaindiko 18 lurralde eta hamar bat ikerketa zentro ordezkatuz Europa osotik etorritako 20 bazkide baino gehiagok, lurraldearen antolamendurako politiken hobekuntzarako ildoei buruzko azterlanetan lorturiko aurrerapausoen balantzea egin zuten, politika horiek ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen. Europar Batzordeak finantzatutako azterlan horiek, mugaz gaindiko aukeraturiko ordezkari politikoen eta profesionalen esku egongo dira 2012. urtean, beraien lurraldeen antolamendurako inbertsioak eta estrategiak aukeratzen laguntzeko. CTP-ko lurraldea lurralde pilotu gisa aukeratua izan da, eta azterturiko 6 kasuetako bat da.