Canal Odisea katearen bidez Espainian eta Portugalen lehen atalak eman, jaialdietan aurkeztu, topaketetan, hitzaldietan eta nazioarteko kongresuetan erakutsi eta gero, orain Pirinioak goraipatzen dituen HUELLAS TRASHUMANTES seriea TVEko 2. katean ikusi ahal izango da larunbatetan, 13:00etan

TVEko 2 katea aurreko larunbata abuztuaren 27an hasi zen, aurretik Espainian Canal Odisea katearen bidez emandako Huellas trashumantes seriearen hamar atalak ematen. Atal bakoitzak ordu erdiko iraupena du eta eguerdiko 13:00etan ikus daitezke eta merkaturatze ordenan emango dira: La cañada de los roncaleses;  El cordel de las avileñas, de Extremadura a Gredos; Trashumantes de Guadalaviar, por la cañada conquense; Caballos trashumantes de los Pirineos. la Vall Fosca; La vereda de las reses bravas. de sierra Morena a la sierra de Albarracín; Trashumancia al Mediterráneo, por la ruta del Llosar; Cabreros trashumantes extremeños, por el valle del Jerte; La cañada de las Merinas, de las montañas cantábricas a Extremadura; eta La cabañera del pirineo aragonés; Cabreros trashumantes extremeños, a la sierra de la Vera.
 
Atal bakoitza transhumantzia-ibilbide batean etengo da. Joan-etorri bidaiak, abelbideko artzainen eta abeltzainen bizitzak eta bide tradizional hauek lotzen dituzten espazio naturalak dokumentatu dira udaberrian eta udazkenean.