(Pirinio- Garaiak) Midi-Pyrénées – Aragoi
Kirola – 2010eko abuztuaren 3tik 7ra

Frantziako Itzulia ospatu eta hilabete beranduago Tour des Pyrénées – Pirinioetako itzulia ospatuko da, txirrindularitzaren gaurkotasuna sustatzeko.

Frantziako Tour des Pyrénées – Organisation, elkarteak eta Espainiak Ebro Zaragoza Txirrindulari Klubak batera antolatuta, 2010eko edizioa abuztuaren 3a eta 7a bitartean ospatuko da.

Lasterketa hau nazioarteko egutegian agertzen da U.C.I-n (Nazioarteko Txirrindulari Elkartea) eta txirrindulari profesional zein zaletuentzako erreferentzia bihurtu da. Frantziako eta atzerriko 20 talde eta 140 parte hartzaile biltzen ditu.

Le Tour des Pyrénées – Pirinioetako itzulia Espainia eta Frantzioko Pirinioez gaindiko eskualdeak gerturatzeko aukera egokia da.
Antolatzaileek mugaz gaindiko lurraldeen harremana sustatzea nahi dute txirrindularitzaren bidez. Helburua, txirrindularitza lasterketa hau nazioarteko esparruan garrantzitsuenetarikoa bihurtzea da, Pirinioetako lurralde guztien multzoa balioztatuz.

Kontaktuak:
Pirinioetako Itzuliaren Antolakuntza
Tel : 05 62 34 06 68