INTERACTek, 2007-2013 programazioa ixteko liburuxkan, POCTEFAk finantzatutako TESS proiektua jasotzen du, Europako funtsei esker hiritar europarren bizimodua hobetzen lagundu duen ekimenaren adibide gisa.
TESS elkarlanerako ekimena da, gizarte ekonomiaren garrantzia indartzeko eta gizarte ekonomian enplegu aztarnategi berriak bilatzeko eta enpresa berriak sortzeko aukera emango duten esperientzia pilotuak aurrera eraman ahal izateko. 45 urtetik gorako pertsonen artean enplegua sustatzea eta Nafarroak, Euskadik eta Akitaniak osaturiko mugaz gaindiko gunearen gizarte ekonomia indartzea dira bere ardatz nagusiak.

INTERACTek Europar Batasuneko lurraldeen arteko lurralde elkarlana sustatzen du. Liburuxka hori argitaratuz, aurpegia jarri nahi izan diote Europako elkarlanari.