Uztailaren 10ean Euro-Institutuen Sare Europarra (TEIN) aurkeztuko da EB-ko erakundeen aurrean. Sare horretan, 12 herrialdetako eta 10 muga gunetako ordezkariek hartuko dute parte, FEDERrek, POCTEFAren bitartez, parte batean finantzaturiko Mugaz gaindiko Euro-Institutu Katalana barne.

TEIN sareko bazkideetako bat, parte batean POCTEFAren bitartez finantzaturiko Mugaz gaindiko Euro-Institutu Katalana da. Bere helburua, erreferentziazko bi unibertsitateekin (Perpignan eta Girona) loturiko mugaz gaindiko prestakuntza tresna martxan jartzea da. Une honetan burutzen ari den egitasmo hori, Euro-institutuen arteko elkarlanerako sare batean sartzen da, 2010-2013 epealdi honetarako aurreikusiriko ekintzetako bat betez.
TEIN-eko bazkideak mugaz gaindiko elkarlanaren benetako aktoreak dira. Beraien ezaugarri nagusia, Europan mugaz gaindiko elkarlan eraginkorrean ari diren unibertsitateetako sailak, ikerketa institutuak eta prestakuntza zentroak izatea da. TEIN-eko bazkideen lanaren barruan mugaz gaindiko prestakuntza eta bideragarritasuna, mugaz gaindiko egitasmoen kudeaketa edo mugaz gaindiko aktoreei laguntza teknikoa eta prestakuntza eskaintzea dago, alor horretako ikerketaren bitartez.