Irristatzearen maitale? Bideoaz maiteminduta, Pirinioekiko pasioa? Ride Pyrénées film zuretzako da!

Ride Pyrénées film ekimena Pirinioetako film jaialdi amateur bat baino askoz ere gehiago da. Helburua 2011n Pirinioen egoeraren arrasto bat, bideo bat, filma bat gordetzea da. Urtero, Ride Pyrénées Film-en filmak izango dira etorkizuneko belaunaldiei utziko zaien lekukotasuna. Honen guztiaren helburu nagusiena ingurugiroa balioztatzea eta hau jendea hau babesteko sentsibilizatzea da.

Jaialdi hau 2001ektik aurrera garapen jasangarria Frantziako mendi guneko lurralde desberdinetan bultzatu duen Mountain Riders-en laguntzarekin egin da.

Nola parte hartu? Nahikoa da 2011ko eski, snowboard edo telemark irteerak grabatzea Pirinioetan eta goi bereizmeneko DVD filma bat bidaltzea 2011ko ekainaren 1a baino lehen Ride Pyrénées Film, 66 avenue Jean Mermoz 64000 Pau helbidera.

BTT kategoria bat ere ireki da eta lanak entreatzeko azken epea 2011ko urriaren 1a izango da.

Filmen aukeraketa entregatutako filma guztien kalitatearen araberakoa izango da, mendia eta estetika orokorra ere hartuko da kontutan laburmetraia hautatzeko orduan (10 minutu baino gutxiago).

2011ko azaroaren 10, osteguna, Pau-ko Palais Beaumont, Kongresu Zentroan 2010/2011 denboraldian egindako laburmetrai onenen aukeraketa erakutsiko da. Mendiko eta bideoaren munduko…eta Pirinioetako babesaren alde lan egiten duten profesionalez osatutako epaimahai batek izango du irabazleak zeintzuk izango diren aukeratzeko lan zaila.

Aurkezpenaren egunean jasotako diru guztia Mountain Riders erakundera bueltatuko da.

Pirinioetako ipar isurialdeko zein hego isurialdeko jendearentzako irekita dago deialdia, doakoa da eta parte hartzeko xehetasun guztiak Ride Pyrénées Film webgunean aurkituko dituzue, galderarik edukitzekotan ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko posta helbide honen bidez: ridepyreneesfilm@gmail.com