Augustin Bonrepaux, Ariègeko Kontseilu orokorreko presidenteak «Res’Pir » Europako proiektua aurkeztu zuen ofizialki urriaren 14an Foix-en (Ariège), mendiko eta Pirinioez bestaldeko lankidetzen arduraduna eta PLEko ordezko presidentea den Marc CARBALLIDO, Midi-Pyrénées eskualdeko presidente ordezkariarekin batera.

Frantzia- Espainia-Andorra 2007-2013 lurralde lankidetza programa operazionalarekin (POCTEFA) batera finantzatuta «Res’Pir» (Réseau Pireneo, Pirinioetako Sarea, alegia) proiektuak, Pirinioetara mugaz gaindiko turismo aktibo eta jasangarria erakartzeko Kalitate lana abiaraziko du.

Lankidetzan diharduten bi lurraldeetan eragile publiko zein pribatuen sarea osatu da aktibitateak egiteko: Ariège eta Girona, Katalunian. Operazio hau zuzentzen duen Kontseilu orokorrak proiektuaren parte hartzaileak bildu ditu: Ariège-Pyrénées-eko garapen turistikorako agentzia (ADT) , Le Mirail Toulouseko Unibertsitatea, CETIA, Gironako Udala eta Gironako Unibertsitatea

Prestakuntzarako ekintza bateratuak, eskaintza turistiko komun bat merkaturatzeko plana, marketin plan kontzentratua… Asko izan ziren urriaren 14ko bileran egin ziren hausnarketak eta aurkeztu ziren apustuak.