Europar Batzordeko Lurralde Politika Zuzendaritza Nagusiak RegioStars 2014 sariak jarri ditu martxan.
RegioStars sarien helburua, “Lurraldeak, aldaketa ekonomikoaren alde” ekimenaren parte gisa, Europar Batasuneko kohesio politikaren bitartez finantzaturiko jardunbide on berritzaileak hedatzea eta ezagutaraztea da.
RegioStars 2014 sarietarako proiektuak aurkezteko epea zabaldu da. 2014ko sariek izango dituzten kategoriak honako hauek dira:

  1. Hazkunde adimenduna: Enpresa txikien eta ertainen berrikuntza.
  2. Hazkunde iraunkorra: Hazkunde ekologikoa eta enpleguaren sorrera bio-ekonomiaren bitartez.
  3. Hazkunde integratzailea: Gazteentzako enplegua sortzea.
  4. Citystar : Hiriko garraio publiko iraunkorrean inbertitzeko proiektuak.
  5. Inbertsio proiektu handiak: Energiaren eraginkortasuna eta karbono isurketa txikien ekonomia.

Kandidaturak 2013ko apirilaren 19a baino lehen bidali behar dira helbide elektroniko honetara: REGIO-STARS@ec.europa.eu.
Aukeratutako finalistek, epaimahai independente baten aurrean aurkeztu ahal izango dituzte beraien proiektuak, Lurraldeen eta Hirien hamaikagarren Aste Europarrean – OPEN DAYS 2013. Sariak banatzeko ekitaldia Bruselan ospatuko da, 2014. urtearen hasieran.
Kandidaturak aurkezteko moduari, egokitasunari eta sariak emateko orduan jarraituko diren irizpideei buruzko informazio gehiago lortzeko, RegioStars ekimenaren web gunea kontsulta daiteke (frantzesez edo ingelesez).