Udan handiagotu egiten da suteak egoteko arriskua, horretarako POCTEFAren Princalb basoko suteak prebenitzeko proiektua aurkeztu da.

Sua betidanik ezagutu den arren Mediterraneo inguruan, azken aldian basoetan suteak egoteko arriskua benetako mehatxu bihurtu da Albères eta Cap de Creus mugaz gaindiko lurraldeetako zenbait lekutan. Arrisku hau areagotu egin da laborantzak eta larreak bertan behera utzi direlako eta horrek erregaien handiagotzea eta masen jarraitasuna areagotu dute Basoko Sute Handiak (BSH) deritzanak areagotuz.
PRINCALB proiektuaren helburua basoko baliabideak eta ondare naturalak defendatzeko eta L’Alt Empordà (Girona) eskualdeko, Frantziako Albèresekin muga egiten duen zonaldeko basoko suteen arrisku naturalen prebentzioak bultzatzeko batera lan egitea
Bazkideak Kataluniako Generalitat, Ingurugiro eta Etxebizitza Saila (Ingurune Naturaleko Zuzendaritza Orokorreko Baso Kudeaketa Zerbitzuaren bidez) eta Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Nagusia dira.
Proiektuak 1 200 000 euroko kostua du eta EGEF funtsek finantzatzen duten honen %65a POCTEFA Europako Programaren bidez. Honen helburua muga egiten duten mendien planifikazio eta kudeaketa bateratua lortzea da zentzu zabalean (Les Salines, L’Albera eta Cap de Creus) suteak prebenitzeko.  
Informazio gehiago: www.princalb.cat