Mugaz gaindiko dinamizaziorako erabilera anitzeko eraikinaren eraikuntza POCTEFAren Espalet proiektuaren barruan gauzatu da.
Urriaren 27an, astelehenean, mugaz gaindiko dinamizazio zentroa eta neguko bideragarritasunerako egoitza inauguratu ziren Portaleteko Aduanan. Bi eraikuntza horiek Portalet Gunea Lurralde Lankidetzarako Europar Elkarteak (AECT) sustatu zituen, Aragoi eta Frantzia arteko komunikazioak eta harremanak bultzatzeko.

Portalet Gunea AECTa Gobierno de Aragón eta Département des Pyrénées-Atlantiques izenekoek osatzen dute eta, ekimen horren bitartez, mugako igarobidearen mantentze lan egokia bermatzea bilatzen dute, neguan batez ere eta, horrez gain, baita ekonomiaren, gizarte-kulturaren eta turismoaren ikuspegitik interes komuna duten eta bi lurraldeetan enplegua eta kultur aberastasuna sortzen lagunduko duten proiektuak bultzatzea ere.

Luisa Fernanda Rudi Gobierno de Aragóneko presidenteak eta George Labazée Conseil Général des Pyrénées-Atlantiqueseko presidenteak hartu zuten parte inaugurazio ekitaldian. Bertan Europako ordezkariek eta Cristina Prat Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendariak ere hartu zuten parte.

Mugaz gaindiko dinamizaziorako erabilera anitzeko eraikinaren eraikuntza POCTEFAren (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programa Operatiboa) Espalet proiektuaren barruan gauzatu da. Programa horrek jarri du 1,3 milioi eurokoa den finantzaketa osoaren %65.