Cristina Pratek, CTPko Zuzendariak, INDAR DEVELOPPEMENTek, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (CCI) eta mugaz gaindiko BIHARTEAN CCIak antolatutako enpresen mugaz gaindiko topaketan hartu zuen parte otsailaren 13an.
Ikus-entzule gehienak Behe Nafarroa inguruko enpresariak ziren, eta arreta handiz entzun zuten Cristina Pratek mugaz gaindiko lankidetzaren garrantziari eta parte hartzen duten lurraldeetako biztanleentzat POCTEFAk dituen onurei buruz egindako aurkezpena.

Ondoren, ekonomiaren garapenerako ERAIKINN proiektuko ordezkariek, Behe Nafarroa eta Gipuzkoa eta Bizkaia arteko osagarritasun ekonomikoak nola identifikatu zituzten azaldu zuten. ERAIKINN proiektuari esker aurrera eramandako lankidetza adibideek argi eta garbi erakutsi zituzten mugaren bi aldeen arteko lankidetzaren onurak.

Lurralde Lankidetzarako Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 programa operatiboak (POCTEFA), Lurralde Garapenerako Funts Europarretatik (FEDER) datozen 168 milioi euro kudeatzen ditu. Programaren helburu nagusia Espainia-Frantzia-Andorra muga inguruaren ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea da.