2012ko otsailaren 7an Iruñean burutu zen Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboaren, 2007-2013 (POCTEFA) Programazio Batzordearen bileraren ondoren, Pirinioetako Lan Erkidegoak (CTP), POCTEFA Kudeatzen duen Agintaritzak, adierazi du FEDER funtsen 30 milioi euro bideratuko direla mugaz gaindiko lurralderako, 38 proiekturen programazioaren bitartez.

CTP-ak, programa horrek lurraldean eta Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko elkarlanean izango duen eragin positiboa azpimarratu du.

Europar Batasunak, Lurralde Garapenerako Funts Europarraren (FEDER) bitartez Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboari eman dion zuzkidura 168 milioi euro ingurukoa da. FEDER Funtsen finantzaketa tasa, diruz lagundu daitekeen eragiketen kostu osoaren %65ekoa da. 2011ko otsailean kaleraturiko deialdi horretarako gainerako aurrekontua FEDER funtsen 30 milioi eurotara heldu zen.

2011n deialdia amaitu ondoren, CTP-ak 91 kandidatura erregistratu zituen, eta kopuru osoa 84 milioi euro baino gehiagokoa izan zen. Deialdiaren arrakastaren eta proiektuen kalitatearen ondorioz, Programazio Batzordeak erabakiak hartzeko izan duen lana oso zaila izan zen, ezarritako aurrekontura mugatu behar baitzen. CTP-ak asko sentitzen du kalitate handiko kopuru gehiago onartu ezin izana, horretarako funtsik ez duelako.

Jaitsi hemendik programaturiko proiektuen zerrenda, frantsesez eta gaztelaniaz.

POCTEFA-ko Programazio Batzordearen Bilera, 2012ko otsailaren 7an, Iruñean. Batzorde hori, hegoaldeari dagokionez, Estatu espainiarreko Autonomia Erkidegoetako eta ingurumen agintaritzetako kideek osatzen dute. Iparraldeari dagokionez, Frantziako lurraldeak, departamentuak eta Estatua, prefekturek, Commisariat de Massif à l’Aménagement des Pyrénées (Pirinioetako Lurraldearen Antolamendurako Mendikatearen Komisariotzaren) izenekoak eta ingurumen agintaritzak ordezkatzen dituzte. Osaketa horrek, Espainiaren eta Frantziaren arteko ordezkaritza parekiderako borondateari erantzuten dio beti.