POCTEFA 2014-2020k, programari buruzko informazio guztia ezagutzeko aukera ematen duen webgune berria du
www.poctefa.eu da interesatuta dauden pertsonek Programari eta egindako deialdiei buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzten helbidea. Horrez gain, newsletterrean izena eman ahal izango dute, hilero Programari, egitasmoei eta lurralde arteko lankidetzari buruzko albisteak jasotzeko. Newsletterrean izena emateko sakatu hemen.

Gainera, proiektuen sustatzaileek bazkideen bilatzailean alta eman dezakete une honetatik aurrera. Horrek beraien intereseko erakundeekin harremanetan jartzeko aukera emango die, elkarren artean proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Bilatzailean alta emateko sakatu hemen.

POCTEFA 2007-2013ri buruzko informazioak eskuragai izaten jarraituko du webgune berriaren eta http://poctefa.eu/poctefa0713/ estekaren bitartez.