DATARek, Lurralde antolakuntzako politiken koordinaziorako Frantziako Gobernuaren ordezkaritzak, Europako Lurralde Lankidetza (CTE) programen kudeaketa sistemei eta kontrolei buruzko mintegia antolatu zuen Parisen irailaren 19an.

Mintegiak, Europako zenbait programatan ari diren lurralde lankidetzako teknikariak bildu zituen Parisek. Bertaratuek, 2007-2013 epealdian proiektuek izan dituzten kontrolei eta finantza kudeaketari buruzko esperientziak aurkeztu zituzten. Topaketa horretan informazioak ere trukatu ziren, eta proiektu europarren kudeaketa sistemek eta kontrolek etorkizunean izango duten bilakaerari buruzko eztabaidak egin ziren.

POCTEFAko Idazkaritza Tekniko Bateratuak (STC) hartu zuen parte mintegian, amaitu den programazio epealdian POCTEFAko egitasmoetan egindako kontroletan eta finantza kudeaketan hautemandako abantailak eta desabantailak azaltzeko eta 2014-2020 epealdiari begira hobekuntzak proposatzeko.