Europar Batasunak, Lurralde Garapenerako Funts Europarraren (FEDER) bitartez Lurralde Lankidetzarako Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 programa operatiboari (POCTEFA) emandako zuzkidura 189,5 milioi eurokoa izango da.
Behin behineko kopuru horrek %12tik gorako hazkundea erakusten du epealdi berrirako, POCTEFA 2007-2013 programaren aurrekontua 168 milioi eurokoa baita.

Proiektuak jasotzen dituzten eta POCTEFAk kudeatzen dituen FEDER funtsak, proiektu horien finantzaketaren %65 dira. Hori dela eta, 189,5 milioi euroko aurrekontu horrek, lurraldeko proiektuetan guztira 274 milioi euroko inbertsioa egingo dela adierazten du.

Herrialdeei dagokienez, Frantziak programa berrian izango duen aurrekontua 92,6 milioi eurokoa izango da, hau da, aurreko programan baino %20,5 gehiago. Espainiako aldeak 96,9 izango ditu POCTEFAren edizio berrian, hau da, aurrekoan baino %6,25 gehiago.