Pirinioetako Lan Elkarteak Espainia – Frantzia- Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren kudeatzaile gisa, proiektuak egiteko 2. deialdia iragartzen du pozik eta mugaz gaindiko gure espazioan dauden eragileak Programaren ardatz desberdinen gainean dituzten ekimenak aurkeztera bultzatzen ditu. Proiektuetarako deialdi hau 2011ko otsailaren 1etik maiatzaren 3ra egongo da irekita.

Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza Programa Operazionala Europar Batasunak finantzatzen du EGEF Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez guztira 168 milioi Eurotako aurrekontuarekin. Proiektuen deialdi honetarako gainontzeko diru kopuruak EGEF-eko 29,5 milioi euro batzen ditu eta EGEFeko parte hartze tasa eragiketa guztien kostuaren %65ekoa izango da.

Proiektuetarako deialdi hau dela eta, idazkari teknikoak eztabaida foru bat jarri du martxan bakoitzak proiektuen deialdiaren edo mendiaren gainean dituen zalantzak edo galderak adierazteko aukera izan dezan, proiektuak jarraitu ahal izateko eta batez ere, proiektua aurrera eramateko beharrezko erantzunak aurkitzeko. Forura POCTEFAren webguneko hasiera orriaren bidez sar daiteke.

Proiektuen deialdi berri honi buruz gehiago jakiteko joan POCTEFA-ren webguneko Deialdiak atalera helbide honetan: www.poctefa.eu