Astelehenean, 2012ko martxoaren 5ean, ETFERSASOko (Osasun eta Gizarte Prestakuntzarako eta Ikerketarako Mugaz gaindiko Zentroa) instalazio berriak inauguratu ziren Perpignanen, egitasmoan parte hartzen duten erakundeetako ordezkarien eta lurraldeetako ordezkari politikoen presentziarekin.

Proiektu horrek, osasun eta gizarte alorrean prestakuntza eta ikerketa elkarlana finkatzen lagunduko du, eta honako hau proposatzen du: osasun eta gizarte-osasun alorretako prestakuntza, osasun eta gizarte-osasun esku hartzeen alorretan ikerketa eta bikaintasuneko poloa eratzeari laguntzea. Egitasmoaren xedea, osasun eta gizarte prestakuntzan eta ikerketan mugaz gaindiko trukaketak aurrera eramatea eta finkatzea da. Horrela, irakaskuntza komunak proposatzen dira, mugaz gaindiko unibertsitateko titulazioak sortzen dira, mugaren bi aldeetako ikerlarien arteko trukaketak sustatzen dira, etengabeko prestakuntza garatzen da… Hori guztia, alor horietan lan egiteko era guztien irekiera sustatzeko, lurraldean mugikortasuna bultzatzeko eta osasun eta gizarte eremua liberalizatzeko xedez. 78 irakasle mobilizatu dira jada egitasmo hori aurrera eraman ahal izateko eta, horri esker, 350 ikaslek mugikortasunaren onurak jaso dituzte (praktikaldiak, irakaskuntza komunak…). Horrez gain, 767 profesionalek ere alor horretako etengabeko prestakuntza jaso dute. Esleituriko finantzaketa 3,4 milioi eurotik gorakoa da, eta horietatik 1,9 milioi lanak finantzatzera daude bideraturik (horietatik %65, POCTEFA programaren esku dauden Europako FEDER funtsetatik jasoko da) , eta gainerako 1,5 milioiak funtzionamendu gastuetara bideratuko dira (%65 Europatik eta FEDER funtsetatik dator).

Martxoaren 5ean inauguratutako instalazio berriak, Perpignaneko Charles Percier kalean dauden tailer zahar berriztatuak dira. Espazio hori, osasunaren eta gizartearen alorreko mugaz gaindiko elkarlanera bideratuko da hemendik aurrera. Instalazioek 600 m2 baino gehiago hartzen dituzte, eta honako hau jasotzen dute: 2 ikasgela, 190 toki dituen paraninfoa, bi mailatan dagoen dokumentazio zentroa eta bulegoetarako espazioak. Beste alde batetik, ETFERSASOk “hormaz kanpoko” egitura gisa ere funtzionatzen du, hau da, mugaz gaindiko lurraldearen edozein puntutan parte hartzeko gaitasuna du. Bere ekintza, Pyrénées Mediterranée izeneko bikaintasun campuseko egituraketa juridikoaren bitartez luzatuko da.

Informazio gehiago: www.etfersaso.org