Eskuragarri daude dagoeneko, POCTEFAren webgunean, 2014-2020 programa berriari dagozkion proiektuen lehen deialdiaren zenbait lan dokumentu. Deialdia 2015eko irailaren 10ean zabalduko da era ofizialean, eta egun horretatik aurrera proiektuek bi hilabeteko epea izango dute beraien kandidaturak aurkezteko
Deialdi horrek Lurralde Garapenerako Europar Fondoa (FEDER) izenekoaren 71,2 milioi euroko zuzkidura du, eta kopuru hori Programaren aurrekontuaren %40 da. Deialdi horretan kandidaturak aurkezteko interesa dutenek behar bezala prestatu ahal ditzaten, zenbait dokumentu argitaratu da, kontsultatu eta deskargatu ahal izateko.

Momentu honetan estekan (ESP eta FR) eskugarri dauden dokumentuak hauek dira:

  • Programaren gidaliburua (gidaliburu horren atal batzuk).
  • Kandidatura formularioa
  • Partenariatu Hitzarmen eredua
  • Gastua oinarritzeko eredua
  • Finantzaketa plan eredua
  • Kostu taula eredua
  • Adierazpen finantzarioaren aitorpenaren eredua
  • Aurrekontua egiteko arauak eta aholkuak

Dokumentu horiek aldaketak jaso ditzakete deialdia argitaratu aurretik.

Gaikako bost ardatzetan eta hamar helburu berezitan antolaturik dagoen programa berriari buruzko informazio guztia hemen (ESP eta FR) kontsulta daiteke.