Ekainaren 16an Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren Jarraipen Batzordea egin zen Jacan. 2015eko maiatzaren 19an Europar batzordeak programa onartu zuenetik egindako Batzordearen lehen bilera izan zen
Topaketa horretan, programa martxan jartzeko aukera emango duten hainbat gai onartu ziren. Hartutako erabakietako bat proiektuen lehenbiziko deialdia 2015eko irailaren 10ean kaleratuko dela eta proiektuek beraien kandidaturak aurkezteko bi hilabete izango dituztela izan zen.

Deialdi hori 71,2 milioi euroko FEDER zuzkidurarekin zabalduko da, hau da, Programaren aurrekontuaren %40. Horrela, lanerako zenbait dokumentu erabilgarri egongo dira denbora gutxi barru, uztailaren amaieran, ziurrenez, lehenbiziko deialdi horretarako proiektuak aurkezteko interesa dutenek kontsultatu ahal ditzaten. Ordura arte, gaikako bost ardatzetan eta hamar helburu berezitan antolatuta dagoen programa berria eskuragarri egongo da hemen (FR eta ESP).

Bileran akordio garrantzitsuak hartu ziren, programaren Lurralde mailako Koordinatzaileen izendapena, adibidez: Kataluniako Generalitatea Ekialderako, Aragoiko Gobernua Erdialderako eta Pyrénées-Atlantiques Departamentua Mendebalderako. Horrez gain, Jarraipen Batzordearen eta Programazio Batzordearen Barne Araudiak ere onetsi ziren. Araudi horiek erakundeen eskumenak, eraketa, funtzioak eta erabakitzeko moduak ezartzen dituzte.

Beste erabaki bat, Programa martxan jartzeko Mintegia irailaren 29an Zaragozan ospatzea izan zen. Denbora gutxi barru mintegi horren edukiari eta bestelako datu praktiko batzuei buruzko informazioa emango da.

Oraindik indarrean dagoen Espainia, Frantzia, Andorra Lurralde Lankidetzarako 2007-2013 Programa Operatiboari (POCTEFA) dagokionez, Jarraipen Batzordeak on ikusia eman zion 2014ko Urteko Txostenari. Egun gutxi barru Europar Batzordera bidaliko da, behin betiko onespenerako.

Apuntatu egun hauek zure agendan!
Irailak 10: POCTEFA 2014-2020ko proiektuen 1. deialdia kaleratuko da.
Irailak 29: POCTEFA 2014-2020 programa martxan jartzeko mintegia, Zaragozan.