PLEko zuzendaria Xavier Bernard, martxoaren 4an Bordelen ospatutako Sare Transnazional Atlantikoa mintegian aritu zen, Atlantikoa inguratzen duten Europako eskualde guztietako batzorde ekonomiko eta sozialak biltzen dituen mintegi, alegia.

Topaketa honetan PLEk Partzuergoa eraketa juridikopean Europako funtsen kudeaketan izan duen esperientzia partekatu du guztiekin. Xavier Bernardek duela ia 30 urte hasi zen partzuergoko 8 kideen arteko lankidetzaren esperientzia partekatu du, baita biltzarreko kideekin proiektuak modu onenean eramateko galdeketak ere.  PLEk Itsasoko Eskualde Periferikoetako Batzordearekin, Mugaz haraindiko Operazio-misioarekin, GEIE, Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa (AEPL),  eta Akitaniako Eskualdeko Plataformarekin batera aritu zen, azken honek Euskadirekin batera aurkeztu zuen Euroeskualdea proiektua. Le président de l’Aquitqine, Alain Rousset Akitaniako presidenteak parte hartzaileekin partekatu zuen arku Atlantikorako lankidetza ikuspuntuak eta esperientzia horiek partekatzeko nahia azaldu zuen, lankidetzari dagokionez eta hau burutzeko bitartekoak bateratzeari dagokionez.