Europako Batzordeak 2010eko martxoaren batean Europako basoek dituzten arazo nagusiak biltzen dituen liburu berdea argitaratu zuen.



“basoen gainean dauden informazio sistemak eta basoen babesa bermatzeko dauden tresna erabilgarriak aurkezten ditu, baita etorkizuneko konponbide estrategikoak zehazteko orduan aztertu beharko diren zenbait gai azpimarratzen ditu” Europako exekutiboa nabarmenduz adierazpen batean.

Oraingo honetan Liburu Berdearen gaineko galdeketa egin da 2010eko uztailaren 31ra arte, parte hartzen duten eragile nagusien ekarpenak jasotzeko asmoarekin.

PLE-k bere jarrera zein den erakutsi nahi du « Basoen babesa eta Europa Batasuneko basoen gaineko informazioa: Basoak aldaketa klimatikorako prestatzea ». Liburu Berde honetan (deskarga ezazu dokumentu hau frantsesez edo gazteleraz). Ekarpen honek agerian uzten du PLEk Pirinioak inguratzen dituzten ingurumenarekin eta klimarekin lotutako gaietan duen interesa. Geroz eta handiagoa den interes hau 2009an gauzatu zen Pirinioetako Aldaketa Klimatikorako Behatokia sortzean. Hau aldaketa klimatikoak Pirinioetan duen talkaren (zuzena zein zeharkakoa) gaineko gaiak eta informazio partekatuak biltzeko egin zen.

Europar Batasunaren arabera, basoak eta basoa duten beste azalera batzuk EBko 176 milioi hektarea hartzen dute, hau da, lurraldearen %42a.