PLEko Prestakuntza eta garapen teknologikorako Batzordeak, asteartea, 2011ko maiatzaren 3an aurkeztu zuen 2011ko Ikerketa eta Garapenerako proiekturako deialdia.

PLEk ostirala uztailak 15a baino lehen jarraian zehazten diren ardatzen inguruko proiektuak aurkeztera gonbidatzen ditu lurraldeko eragileak:

– Ikerketaren gaikako sareen garapena eta finkatzea.
                   – Ikertzaileen mugikortasuna
                   – Ikerketa eta garapen teknologikoari buruzko proiektua.

Gainera, proiektuak aurkezteko deialdi honetan Pirinioen esparruarekin lotutako ikerketa espezifikoekin zerikusia duten gaiak aurkeztuko dira, baita Europar Batasunaren ikerketarako eta garapenerako 7. Programa Komunean lehentasuna duten ekintzekin lotutakoak ere. Garapen jasangarriarekin lotutako proposamena duten ekintzak txostenen erakusketan zehar baloratuko dira.

Historia pixka bat. Hamabost urte eta gero, PLE-k Frantziako, Espainiako eta Andorrako ikertzaileei beraien politikak bateratzeko aukera ematen die, Pirinioak egituratzen dituzten proiektuak garatzeko asmoarekin. Proiektuak aurkezteko deialdi honen helburua PLE-ko lurraldeko ekonomia eta berrikuntza garatzea da, ikerketaren sektoreari laguntza eskainiz. Horrela PLE osatzen duen erakunde bakoitzak proiektuak aurkezteko deialdi hau burutuko du dagokion lurraldean eta ondoren, zeini eskainiko dion laguntza erabakiko du.

Aipatzekoa da datorren urtetik aurrera, ikertzaileen esku jarriko dela formulario bat administrazio izapideak errazteko eta hautatze eta ebaluazio irizpide bateratuak hartzeko.

Proiektuen deialdia kontsultatzeko eta erantzuteko sartu lurralde desberdinetako webguneetara:

Midi Pyrénées: proiektuaren deialdia asteartea maiatzaren 3 tik aurrera irekita, egin klik hemen.

Akitania: proiektuaren deialdia maiatzaren 4tik aurrera irekita, egin klik hemen.

Languedoc Roussillon: proiektuaren deialdia maiatzaren 26tik aurrera irekita, egin klik hemen

Aragoi :
proiektuaren deialdia maiatzaren 10tik aurrera irekita, egin klik hemen.

Beste espainiako eskualdeentzako eta Andorrako printzerrirako proiektuen deialdiei dagokien informazioa laster izango dugu prest.

Deskargatu proiektuaren deialdirako araudi bakarra frantsesez eta gazteleraz.