Ikerketak ekonomiaren klabe nagusiak biltzen ditu, zerikusi handia duelako hazkundean eta etorkizuneko enpleguan. Prestakuntzarekin batera, ikerketa da ezagutzaren ekonomiaren motorea, Europar Batasuna “hazkunde adimentsura, jasangarrira eta integratzailera” eraman nahi duen EB 2020 estrategiaren barruan. Halaber, Pirinioetako Lan Erkidegoaren lehentasunezko ekintzetako bat da.

Sektore zientifikoak lurralde mailan duen dinamismoaz jabeturik, PLE-CTP-ko kideek ikerketa proiektuetarako deialdia egin zuten 1996an, beraien funtsekin finantzaturik. Helburua: Europa mailako proiektuen burutzapena bultzatzea eta Zientzia-Teknologia-Enpresak ekintza integratuak martxan jartzea.
Urtero berriztatzen den deialdiari esker, hainbat egiturak Pirinioei dagozkien gai bereziak lantzeko edo PLE-CTP-ko lurralde osoan komunak diren arazoei buruz lan egiteko aukera ematen du.
Burutu diren edizioetan zehar, gaiek eboluzionatu egin dute, eta aukeratutako proiektuek erronka berriak sortu dituzte. Gure gizarteen bilakaerara egokitu dira. Hamabost urtetan, 200 Ikerketa proiektu baino gehiagok bultzada jaso dute, ia 10 milioi euroko laguntzei esker.

 

Batzordeko Ikerketa, Prestakuntza eta Garapen Teknologikorako Lan Taldearen Ikerketa Proiektuen Deialdiaren 15. urteurrena dela eta, PLE-CTP-k, alor horretan aurrera eramandako ekintzei buruzko argitalpen bat kaleratu du. Horrela aurkeztu den balantzeak, ikerlarien eta enpresarien artean 15 urte horietan izandako elkarlan emankorra azaltzen du. Burutzapen bikainak ekarri dituzten ereduzko ekimenak azpimarratzen dira. Eta PLE-CTP-k ikerketaren alorrean duen konpromiso indartsua azpimarratzen du. Konpromiso hori oso lagungarria izan da mugaz gaindiko lurraldearen garapenean eta Europari begira duen proiekzioan.

 

 

Jaitsi argitalpena frantsesez eta gaztelaniaz.