Ekimena, mugaz gaindiko Txinbadia egitasmoaren barruan sartzen da. Txinbadia, Txingudiko paduren eta Corniche Basque izenekoaren artean zabaltzen den elkarlan teknikorako sarea da.
Plaiaundiko parke ekologikoak ahuntzaintzaren alorreko esperientzia pilotua jasoko du. 2013an zehar, espazio naturalaren kontserbaziorako eta iraunkortasunerako, ahuntzak erabiltzean oinarritzen den esperientzia berritzailea garatuko da. Animalia belarjale horien erabilerak abantaila ugari ditu: habitata, aniztasuna eta zorua errespetatzen da, eta, halaber, landaredia kontrolatzen da, bere ziklo naturalaren barruan.

Ekimen hori, Txinbadia egitasmoaren barruan gauzatzen da. Mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu horren helburua Bidasoako estuarioan eta Corniche Basque izenekoan dauden paduren babesari eta iraunkortasunari laguntzea da. Txinbadia egitasmoak Europar Batasuneko FEDER funtsak jasotzen ditu, POCTEFA programaren bitartez

Txinbadia egitasmoan, Txingudiko eta Corniche Basque izenekoko paduren inguruan Natura sareko espazio naturalen erabilerari buruzko lan sarea sortu nahi da. Egitasmo horretan sentsibilizazioaren alorreko jarduketak aurreikusten dira, koordinazio gehiago eskainiz inguruko espazio naturalen kudeaketaz arduratzen diren teknikarien aldetik, eta elkarren arteko hedapen jarduerak proposatuz, kalitate eta ikusgarritasun handiagoak lortu ahal izateko.

Egitasmo horretan biltzen diren jarduketak sentsibilizazio kanpainetan eta trukatze teknikoetan zentratzen dira, baina azpiegituren alorrean ere zenbait jarduketa aurreikusten da, Asporotsttipin granja zahar bat zaharberritzea, besteak beste, Euskal Herriko kostaldeko interpretazio gune gisa egokitzeko.

Txinbadia egitasmoaren deskribapena